Salamatu-Gomeziaga auzo bidea konpontzen

Anboto 2013ko urt. 31a, 12:55

Auzo bidea puntu batean zarratuta dago joan zen asteko euriteek eragindako kalteen ondorioz

Auzo bidea puntu batean zarratuta dago joan zen asteko euriteek eragindako kalteen ondorioz.

 

Joan zen asteko euriteek hainbat lurjausi eragin zituzten herrian. Mila Mondragon alkatearen berbetan, horietako lurjausi bi kezkagarrienak. Salamatu-Gomeziaga auzo bideko puntu bi dira kaltetuenak. Puntu batean bidea itxi egin dute, lur piloa erori delako bidera.

 

Beste puntuan, berriz, zati bat jausteko arriskuan dago, bideari eusten dion lurra eroan duelako urak, parean aurkitu dituen zuhaitzekin batera: "Momentuz azken puntu honetatik kotxeak kontu handiz pasatzeko moduan ipini dugu, eta lehenengo puntutik ez dago pasatzerik", dio Mondragonek. Udaleko teknikariak kalteak aztertzen dabiltza, bidea lehenbailehen zabaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!