Ekintzaileek erabiltzeko lokala atondu gura du udalak

Anboto 2013ko urt. 13a, 08:21

2013ko aurrekontuak onartu ditu udalak Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz

 

 

 

2013ko aurrekontuak onartu ditu udalak Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz.

 

Abenduaren 27ko udalbatzarrean onartu ditu Mallabiak 2013rako aurrekontuak. Mila Mondragon alkatearen berbatan, "sarreren jaitsiera aurreikusten dugunez, tentuz jokatzea erabaki dugu". Aurtengorako 2,04 milioi euro izango ditu udalak, iaz baino %10 gutxiago.

 

Inbertsioen atalean, hainbat proiektu aurrera eroateko dirulaguntzen zain dago udala. Mediku kontsultategiaren eraikinean berogailua gasarekin egokitu gura dute, eta argindarra modu eraginkorragoan jarri. Gainera, eraikin horretan udalak duen lokal bat atontzeko helburua dute, ekintzaileren batek bere negozioa jar dezan. Horrela, krisi ekonomiko sasoian enpresa berriak sortzeko ahalegina egiteaz gainera, herrian ez dagoen zerbitzuren bat martxan jar daitekeela dio Mondragonek. Mediku kontsultategiko eraikinerako 31.000 euro bideratu dituzte.

 

Eskolako frontoiko egitura berriztu eta margotzeko 10.000 euro aurreikusi dituzte. Auzoetan sortzen diren konponketak egiteko, berriz, 22.000 euro bideratu ditu udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!