Konposta egin gura duten herritarrekin batzarra

Anboto 2012ko abe. 3a, 08:25

\'Murriztu zure hondakinak, konposta lortu\' kanpaina aurkeztuko dute abenduaren 5ean

‘Murriztu zure hondakinak, konposta lortu’ kanpaina aurkeztuko dute abenduaren 5ean.

 

Mallabiko Udalak konpostatzea bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Debabarrenako Mankomunitatearekin batera. Murriztu zure hondakinak, konposta lortu izenburua jarri dio udalak kanpainari. Konpostaren arloan aditua den teknikaria kanpainan parte hartu gura duten herritarrekin batzeko hitzordua jarri dute dagoeneko.

 

Kanpainaren aurkezpena datorren asteazkenean, abenduak 5, arratsaldeko 18:00etan egingo dute, Kultur Etxean. Proiektua diseinatzen diharduen Vermican enpresako arduradunek konpostatzearen inguruko azalpenak emateaz gainera, konpostadoreak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Beraz, materiala jaso eta oinarrizko informazioa jasotzeko aukera emango dute.

 

Batzar honen ostean teknikariek konpostadoreen jarraipena egingo dute, konposta behar den moduan egiten dabiltzala ikusteko. Udalak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu  herritar guztiak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!