Baserritarren produktuen katalogoa egin gura du udalak

Anboto 2012ko aza. 25a, 08:51

Mallabiko Udalak martxan jarri du \'Baserritik Kalera\' ekimena. Herriko baserritarrak salgai dituzten produktuen katalogoa kaleratzea da ekimen horren helburua

Mallabiko Udalak martxan jarri du Baserritik Kalera ekimena. Herriko baserritarrak salgai dituzten produktuen katalogoa kaleratzea da ekimen horren helburua.

 

Katalogo horretan parte hartzeko interesa duten baserritarrei dei egin diete, udalarekin hartu-emanetan jarri eta katalogoa osatzeko. Prest dagoenean buzoiz buzoi banatuko dutela azaldu dute udal arduradunek.

 

Katalogo honen bidez, kontsumitzaileek herriko baserritarren berri izateaz gainera, zer produktu ekoizten dituzten ezagutzeko aukera izango dutela azaldu du Mila Mondragon alkateak. Baserrian ekoiztutako produktuak ezagutzera eman eta  salmenta zuzena egin gura dute.  Baserritarrak udalagaz harremanetan jartzeko 943 17 14 61 telefono zenbakira deitu dezakete, edo mezu elektronikoa bidali mallabiaudala@euskalnet.net helbidera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!