Zarzuela baten habanera abestuko dute abesbatzek

Anboto 2012ko aza. 20a, 08:38
Trikitilari eskolako musikariek Jasokunde eta Mendibil abesbatzekin joko dute, azaroaren 24an

Trikitilari eskolako musikariek Jasokunde eta Mendibil abesbatzekin joko dute, azaroaren 24an.

 

Urtero bezala, Santa Zezilia Eguna ospatzeko Mendibil eta Jasokunde Abesbatzek kontzertua eskainiko dute azaroaren 24an, arratsaldeko 20:00etan, elizan.

 

Trikitilari Eskolako gazteek osatutako hiru soinu taldek abesti bana eskainiko dute. Bi koruek, bakoitzak bere aldetik abestu ostean, elkarrekin prestatutako kantu bat abestuko dute.  Pianista bat bidelagun dutela, zarzuela baten habanera bat lehenengoz abestuko dute jendaurrean. Antolatzaileek diotenez kontzertuan 50 lagun inguruk parte hartuko dute.

 

Ostean, Orrattio euskera elkarteak Gaztainerreko gaztaina erreak eta ardoa eskainiko dituzte elizpean.
Asto probetan izena ematea

 

Abenduaren 6, 7 eta 8ko asto probetan parte hartu gura duenak  zapatuan, azaroak 17, dauka eguna, gaueko 21:00etan, Goizeder Jatetxean, Areition. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!