Konpostadoreak banatuko dituzte urte bukaeran

Anboto 2012ko aza. 11a, 08:29
Teknikariak abenduan hasiko dira konpostadoreak banatu eta funtzionamendua azaltzen

Teknikariak abenduan hasiko dira konpostadoreak banatu eta funtzionamendua azaltzen.

 

Mallabiko Udalak  konpostadoreak banatuko dizkie konposta egin gura duten herritarrei. Egitasmo hori urte bukaeran gauzatuko dute, Debabarrenako Amankomunazgoaren bitartez. Vermican enpresari esleitu diote kanpaina aurrera eroateko ardura. Azaroaren bukaeran informazioa zabalduko dute herrian, konpostadorea eskuratu gura duten herritarren artean. Abenduaren 1etik aurrera banatu gura dituzte autokonpostadoreak, bakoitzak bere baserri,  ortu, lorategi edo lurretan konposta egiteko aukera izan dezan.

 

Erabiltzaileei konpostadorearen funtzionamendua azaldu ostean,  teknikariek jarraipena egingo diete. Telefonoz eta korreo elektronikoz zalantzak argitzeko aukera eskainiko dutela azaldu dute Amankomunazgotik.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!