Euriari aurre eginez, Urriko jaiek hainbat lagun batu dituzte

Anboto 2012ko aza. 1a, 08:37

Bariku eta zapatu gauean botatako zaparradek ez zuten kontzertuetako publikoa beldurtu

Bariku eta zapatu gauean botatako zaparradek ez zuten kontzertuetako publikoa beldurtu.

 

Urriko jaietan euria bisitari desatsegina izan ohi da. Aurten ere, jaien hasieratik bukaerara zaparradek ez dute etenik izan. Hala ere, antolatzaileek azaldu dutenez, mallabiarrek jaietako ekitaldietan “dezente” parte hartu dute. Mila Mondragon alkatearen berbatan, “barikuan, oilasko errea baserriko ogiagaz jaten eta Damu Dot eta Bostenbor taldeen kontzertuak entzuten, jende ugari etorri zen, botatzen zuen euri zaparradak kikildu barik”.

 

Zapatuko kontzertuak ziren jai egitarauko plater nagusia. Eguraldi zakarrari aurre egin zionik izan zen Mallabian: “Kontzertuak entzuten bapo aguantatu zuten trumoi hotsak eta txingor eta euri zaparradetatik txosnetan babestuta”. Kokein, Governors eta Bizardunak taldeek jo zuten taula gainean. Iheskide taldeko kide bat gaixotu zela-eta ez ziren Mallabiko kontzertuetara joan. Jaiei amaiera emateko txokolate bero-beroa hartu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!