Kontzertuz betetako asteburua Urriko jaietan

Anboto 2012ko urr. 26a, 09:16

Amaia Araiztegi paleta jokalari mallabiarrak botako du gaur Urriko jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Bertso poteoaren ostean, oilasko pintxoak banatuko dituzte 1,50 euroren truke

Amaia Araiztegi paleta jokalari mallabiarrak botako du gaur Urriko jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Bertso poteoaren ostean, oilasko pintxoak banatuko dituzte 1,50 euroren truke.

 

Asteburuko egitarauan musikak pisu handia hartu du. Kontzertu gau bi antolatu dituzte jaietarako. Gaur, 22:30ean, Damudot eta Bostenbor taldeek eskainiko dute zuzenekoa. Bihar, 22:00etan, berriz, Kokein, Iheskide, Governors, Vendetta eta Bizardunak taldeen txanda izango da.

 

Domeka aizkolarien eguna izango da. Javier Garitaonandia Aitxu eta  Jesus Gisasola Zelai ariko dira enborrak ebakitzen. Umeek Ibon magoagaz dute arratsaldean hitzordua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!