Ortu ekologikoak atontzeko auzolanerako deia egin dute

Anboto 2012ko urr. 19a, 08:26

Ortu ekologikoen proiektuak aurrera darrai Mallabian. Zapaturako auzolana antolatu du udalak, herri baratzak atontzeko lanekin jarraitzeko. \"Horrelako proiektu bat martxan jartzeko, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzeagaz errazago bukatuko ditugu lanak\", azaldu du Mila Mondragon alkateak

Ortu ekologikoen proiektuak aurrera darrai Mallabian. Zapaturako auzolana antolatu du udalak, herri baratzak atontzeko lanekin jarraitzeko. “Horrelako proiektu bat martxan jartzeko, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzeagaz errazago bukatuko ditugu lanak”, azaldu du Mila Mondragon alkateak.

 

Aurreko ekitaldian, urriaren 6an, 25 pertsona elkartu ziren eta lan giro ederrean aritu zirela azaldu dute antolatzaileek. Datorren zapatuan ere goizeko 09:00etan elkartuko dira baratzen eremuan hesiak ipintzeko, ongarria zabaltzeko eta antzeko lanetarako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!