WAT enpresak 28 langile kaleratu gura dituela kritikatu du LABek

Anboto 2012ko urr. 9a, 10:11

Mallabiko WAT enpresako langileek hamabost egun daramatzate enpresaren aurrean elkarretaratzeak antolatzen. Kotxe karabanan irtengo dira gaur

Mallabiko WAT enpresako langileek hamabost egun daramatzate enpresaren aurrean elkarretaratzeak antolatzen. Kotxe karabanan irtengo dira gaur.

 

Mallabiko WAT enpresako langileek hamabost egun daramatzate enpresaren aurrean elkarretaratzeak antolatzen. LAB sindikatuak jakitera eman duenez, uztailean enpresak kontsurtsoa eskatu zuen “alde sozialarekin inolako akordioetara iristeko asmorik barik”. Sindikatuaren berbetan, Irango bezero bat galdu zutela azaldu zuen enpresak, eta horrek beraien etorkizuna zalantzan jartzen zuela.

 

Enpresa komiteak (UGT, CCOO eta LAB) proposamen asko egin arren ezezko erantzuna jaso dutela gaineratu du LABek. Lehiaketa egoeran egon eta enpresak 28 langilerentzako kaleratze EREa eskatuko duen “mehatxua” egin duela diote. Gaur egun, WAT enpresan guztira 64 langilek dihardute. Mobilizazioak martxan Joan zen zapatuan manifestazioa antolatu zuten Ermuan enpresa komiteak deituta eta martitzenean kotxe karabanan irtengo dira gaur enpresaren aurretik. Gainera, egunero elkarretaratzeak antolatzen ari dira enpresa aurrean. “Enpresak bere jarrera aldatu arte” mobilizazioekin jarraituko dutela dio LABek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!