Hogei partzela egokituko dituzte Malle-azpin.
Martitzenean Mallabiko Udalean egindako osoko bilkuran, Malle-azpiko ortu ekologikoen araudia aho batez onartu zuten. Adostutako araudiak azaltzen duenez, 60 metro koadro inguruko hogei partzela egokituko dituzte eta ortuen titularrak Mallabikoak izan beharko dira.
Kontzesioa lau urterako izango da eta nekazaritza ekologikoaren printzipioen arabera landatu beharko dira ortuariak. Sasoiko landareak baino ezingo dira landatu eta lortzen diren produktuak etxeko kontsumorako izango dira, hau da, ezin dira saldu. Erabiltzaileek elkarte bat sortu beharko dute ortuen zaintzaz eta mantentzeaz arduratuko dena eta Mallabiko Udalarekin harremanetan egongo dena eguneroko kudeaketarako.