Eskolak goizez eta arratsaldez izango dira.
Mallabiko gurasoek euskara ikasteko ikastaroa antolatu du AEK-k. Eskolak goizez eta arratsaldez emango dituzte, txandaka lan egiten dutenek euskaltegira joateko aukera izan dezaten. Ikastaroaren arduradunen berbetan, matrikula egiteko azkenengo eguna irailaren 26an izango da. Kultur Etxean izena eman daiteke edo Ermuko Kaltxango AEK-ra deitu, 943171940 zenbakira.
Ikastaro gehiago
Kirolzaleentzako Spinning eta mantenuzko gimnasia ere antolatu dituzte frontoian. Musikazaleek soinua, panderoa eta txalaparta jotzen ikasi ahalko dute, baita gazte edo helduen abesbatzan parte hartu ere. Umeentzako euskal dantza ikastaroa eta plazako dantza tradizionalak ere aukeran daude. Yoga ikastaroa eta KZgunea ere prest dituzte.