Betzueneko landabidea konponduko du udalak

Anboto 2012ko ira. 14a, 08:15

Iazko azaroan botatako eurite gogorrek kalteak eragin zituzten; udazkenean hasiko dira obrekin

Iazko azaroan botatako eurite gogorrek kalteak eragin zituzten; udazkenean hasiko dira obrekin.

 

Betzuen baserrira doan landa bidea konpontzeko diru-laguntza jaso du udalak. Bizkaiko Foru Aldundiak 95.753 euroko diru-laguntza eman dio udalari bidea konpon dezan. Urre S.A. enpresari esleitu diote lanak egiteko ardura.

 

2011ko azaroaren 5eko eta 6ko euriteek kalte handiak eragin zituzten Betzuen baserrira heltzen den bidean. Mila Mondragon alkateak bide honen garrantzia azpimarratu du: “Inguru horretan lur-jausiak egoten dira eta Mallabia eta Berrizko ur kaptazioetara heltzeko bide bakarra denez, oso garrantzitsua da bidea konpontzea”.

 

Obrak laster hasiko direla aurreikusi du udalak. Alkateak azaldu duenez, “udazkenean obrei ekitea da asmoa”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!