Eskolako leiho eta ateak aldatu dituzte oporrak aprobetxatuz

Anboto 2012ko ira. 7a, 08:31

Lehen Hezkuntzako gelak eta irakasleentzako gunea eraberritu dituzte ikasturte berrirako

Lehen Hezkuntzako gelak eta irakasleentzako gunea eraberritu dituzte ikasturte berrirako.

 

Mallabiko eskolak prest daude ikasturte berriari hasiera emateko. Leiho eta ate guztiak aldatu dituzte ikastetxeko eraikinean. Obra horrekin isolamendua hobetzea izan dute helburu. Eskola barruko eta kanpoko argiteri osoa ere aldatu dute eta kontsumo baxuko argiak ipini dituzte. Gainera, Lehen Hezkuntzako gelak eta Irakasleen gunea ere eraberritu dituzte. Mila Mondragon alkatea gustura agertu da: “Obra honegaz esan dezakegu eskolaren barrukaldea guztiz berritzea lortu dela”.

 

Proiektu hauek egiteko udalak diru-laguntza izango du Hezkuntza eta Azpiegitura sailetatik, baita Agenda 21etik ere.

 

Obra gehiago

Eskolatik herrigunera doan espaloian ere farola berriak ipintzeko instalazioa prest utzi dute eta farolak noiz ipiniko zain daude. Espaloia eta errepidea banatzen dituen hesia ere margotu dute eta espaloian azken esku bat ematea falta da. Errepidearen konponketagaz batera egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!