Argindarraren kostua oso handia dela iritzita, neurriak hartzeko premia dagoela konturatu da udala, Mila Mondragon alkatearen berbetan.
Hirigintza batzordean eztabaidatu ostean, gaueko 00:00etatik goizaldeko 05:00etara argiteria publikoaren zati bat amatatzea erabaki zuten. Uda hasieran Mallabarrenatik kanposantura doan bidean amatatu zituzten lehenengo argiak. Gero, herriko hainbat auzotara zabaldu zuten ekimena. Alkateak azaldu duenez, “epe luzera ikusiko ditugu neurri hauen emaitzak”.
Gainerako neurriak
Energia kontsumoa murrizteko udalak beste hainbat neurri hartu ditu. Iaz LED argiak ipini zituzten herrian. Eskoletan, berriz, oporrak aprobetxatuz kontsumo baxuko argiteria ipini dute. J.G.