31 urteko Zaldibarko gizonezko bat hil da auto istripuan

Anboto 2012ko uzt. 12a, 08:19

Trabakuarako igoeran, Mallabian, izan da auto-istripua bart

Trabakuarako igoeran, Mallabian, izan da auto-istripua bart.

 

Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez, autoa irauli egin da eta 31 urteko Zaldibarko gaztea barruan harrapatuta geratu da. Osasun langileek ez dute ezer egiterik izan. Durangokotik Ondarroara norazkoan gertatu da auto-istripua.

 

Istripuaren zergaitik argitzeko atestatua zabaldu du Ertzaintzak, jakin eragin dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!