Euskararen aldeko futbito maratoia astebururako

Anboto 2012ko eka. 15a, 08:35

Frontenis txapelketaz gainera, Mallabiko Futbito Taldeak euskararen aldeko futbito maratoia eratu du astebururako

Frontenis txapelketaz gainera, Mallabiko Futbito Taldeak euskararen aldeko futbito maratoia eratu du astebururako.

 

Euskararen erabilera oinarri hartuta, jokalariak Azkaldeko zelaian elkartuko dira. Hamabost taldek eman dute izena, Carlos Garcia futbilo taldeko arduradunak jakitera eman duenez. Barikuan eta zapatuan liga sisteman jokatuko dute. Bariku arratsaldean ekingo diote txapelketari goizaldeko 01:00ak arte. Zapatuan goizeko 09:00etatik goizaldeko 01:00etara lehiatuko dira. Domeka goizean eta arratsaldean erabakiko da zein taldek irabaziko duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!