Ogiza abadiñarrak irabazi du frontenis txapelketa

Anboto 2012ko eka. 14a, 11:39

25-12 irabazi dio Martinez soraluzearrari

25-12 irabazi dio Martinez soraluzearrari.

 

Mallabiko Futbito Taldeak antolatzen duen frontenis txapelketa Gaizka Ogiza abadiñarrak irabazi du. Eguazteneko finalean 25-12 nagusitu zitzaion Jokin Martinez soraluzearrari. Parte-hartzaileen artean mallabiar asko egon direla jakinarazi dute. Iaz Iñigo Praderak irabazi zuen, baina lesio bat dela-eta ezin izan du jokatu.

 

Asteburu honetarako bikotekako frontenis maratoia antolatu dute. Dagoeneko hogei bikotek eman dute izena. Bariku arratsaldean hasi eta gaueko 02:00ak arte jokatuko dituzte partidak. Zapatuan goizeko 09:00etatik gauera arte jardungo dute. Domeka goizean eta arratsaldean jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finalak. 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!