Biscaytic proiektuan sartu dute 'mallabia.org'

Anboto 2012ko eka. 17a, 08:47

Webgunea berritu du udalak; aurrerago, udal izapideak internetez egin ahal izatea gura dute

Webgunea berritu du udalak; aurrerago, udal izapideak internetez egin ahal izatea gura dute.

 

Mallabiko Udalak webgune berria estreinatu du asteon. Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytic proiektuaren barruan garatu diuzte berrikuntzak.

 

Mila Mondragon alkatearen berbetan, “gure herriaren irudi berrian oinarriturik, plataforma modernoa sortu dugu, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin”. Alkateak gaineratu duenez, “ekimenaren helburua, gure udalerriaren arlo batzuei buruzko informazioa emateaz gainera, Mallabiaren gaur egungo egoera argi eta azkar eskaintzea da”. Webgune berria interaktiboa izatea gura dute, baita gaurkotua ere, informazioa beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera aldatuko duena. 

 

Webgunea proiektu handiago baten lehenengo fasea da. Laster herritarrei administrazio izapideak etxetik egiteko aukera ere eskaini gura diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!