Umeen jolasak, bertsolariak eta herri kirolariak Gerean

Anboto 2012ko eka. 13a, 08:28

Bihar txopoa jasota jarriko dituzte jaiak martxan Gerea auzoan. Ekainaren 15ean, briska jokoan aritzeko aukera eskainiko diete Gereara gerturatzen diren guztiei

Bihar txopoa jasota jarriko dituzte jaiak martxan Gerea auzoan. Ekainaren 15ean, briska jokoan aritzeko aukera eskainiko diete Gereara gerturatzen diren guztiei.

 

Ekainaren 16rako, berriz, 12:00etan meza eta zurrutada prestatu dituzte. Arratsaldeko 16:30etik aurrera, umeentzako txokolatea banatuko dutela azaldu dute antolatzaileek.

 

Ekainaren 17rako egun osoko jaia antolatu dute. 11:00etan meza eskainiko dute. Ostean, dantzari eta bertsolarien (Beñat eta Jon Artza) txanda izango da. Herri kiroletan Karmele eta Maider Gisasola mallabiarrak trontzan arituko dira. Jon Gisasola eta Ureta berriz harrijasotzen arituko dira. Umeen jolasak eta asto probak ere izango dira jaietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!