Dozena bat lagun herri baratzetan aritzeko prest

Anboto 2012ko mai. 31a, 08:51

Ortu ekologikoen inguruan martitzenean egindako bilerara hainbat herritar gerturatu zen

Ortu ekologikoen inguruan martitzenean egindako bilerara hainbat herritar gerturatu zen.

 

Herri baratzen proiektua aurkeztekobilera egin eta pentsatu baino arrakastatsuagoa izan zela azaldu du Xabat Areitiourtena zinegotziak: “Martitzeneko bileran aretoa bete egin zen eta herritarren artean ortu ekologikoak martxan jartzeko interesa dagoela ikusi genuen”.

 

Dagoeneko hamabi mallabiarrek izena eman dute udalak bultzatutako herri  baratzen proiektuan  parte hartzeko. Apuntatu direnetatik asko gazteak direla adierazi du Areitiourtena zinegotziak.  Mallazpi gaineko landan 15-25 lagunentzako zerbitzua eraiki gura dute, auzolanean. Beraz, oraindik herritar gehiagok izena emateko aukera du. Uda aurretik erabiltzaileen tresnak gordetzeko etxola eraiki eta ingurua atontzea gura dute. Aurrerago prestatuko dituzte baratzak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!