Herriko toponimia batuko dute

Anboto 2012ko mai. 23a, 13:05

Herriko tiponimia batzeko hitzarmena sinatu dute Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak. Mila Mondragon alkateak eta Euskaltzaindiako idazkari Xabier Kintanak sinatu zuten akordioa udaletxean joan zen barikuan

Herriko tiponimia batzeko hitzarmena sinatu dute Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak. Mila Mondragon alkateak eta Euskaltzaindiako idazkari Xabier Kintanak sinatu zuten akordioa udaletxean joan zen barikuan.

 

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako ikerketa izango den arren  Mallabiako toponimia jasotzeko oinarrizko iturria, toponimia txiki osoa ere bilduko dela nabarmendu dute. Horretarako baserri guztietan izenak jasotzen ahaleginduko dira ikertzaileak. Onomastika batzordeko idazkari Mikel Gorrotxategik zuzenduko du lana.

 

Duela hile bi ekin zioten Pello Mugartza eta Justo Azagirre mallabiarrek auzorik auzo egin beharreko ikerketa toponimikoa. “Baserriz baserri gabiltza planoaren gainean lanean”, azaldu du Mugartzak. Herritarren erantzuna oso ona izaten ari da, gaineratu duenez: “Galdetzen diegun mallabiar guztiak dakitena azaltzeko prest daude”. Gerea auzoan 20 lagun inguru elkarrizketatu dituzte dagoeneko, eta 500 leku izen inguru jaso dituzte. Ikerketak urte eta erdi inguru  iraun dezake, ikertzaileen berbetan. Datuak jaso eta mapa egingo dute. 

 

Datutegi zehatzaz aparte, mapa ere egingo dute, azaldu dutenez. Proiektua gauzatzeko EUDELen laguntza jasoko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!