Etxebizitzen premia neurtuko dute batzarrean, udalak deituta

Anboto 2012ko mai. 22a, 08:09

Herritarrek etxebizitza arloan duten premia ezagutzeko batzarra deitu du udalak. Hitzordua maiatzaren 24rako jarri dute, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean

Herritarrek etxebizitza arloan duten premia ezagutzeko batzarra deitu du udalak. Hitzordua maiatzaren 24rako jarri dute, arratsaldeko 19:00etan,  kultur  etxean. 

 

Udalak gai honen inguruan zeresana duten herritar guztiak gonbidatu ditu bilkurara.

 

“Etxebizitza arloan ekimenen bat martxan jarri aurretik herrian benetan behar hori dagoen  ezagutu gura dugu”, azaldu du Mila Mondragon alkateak. Gaineratu duenez, etxebizitzak eraikitzeko oraindino ez dute proiektu zehatzik erabaki. Kalbario kalean dauden etxebizitza zaharren kasuan, aurri deklaratu eta bertan eraikitzea izan daiteke aukeretako bat. “Etxebizitza horiek tasatuak edo kooperatiba moduan sortu daitezke, herrian premia hori badago”, adierazi du Mondragonek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!