Bertsolari onenak ariko dira Hamabostaldiaren lehenengo asteburuan

Anboto 2012ko mai. 11a, 08:45

Egaña, Zubeldia, Arzallus, Lujanbio, Iturriaga eta Ugartetxea bertsolariak igoko dira oholtza gainera

Egaña, Zubeldia, Arzallus, Lujanbio, Iturriaga eta Ugartetxea bertsolariak igoko dira oholtza gainera.

 

Mallabiko elkarteek  udalagaz batera maiatzerako antolatu duten Kultur Hamabostaldia ekitaldiz beteta dator. Gaur arratsalderako kantu poteoa antolatu du Mendibil Abesbatzak. Gauean, Bikustik taldeak Udaberri Kontzertua eskainiko du Herriko tabernan. Zapatuan, berriz, nesken saskibaloi txapelketa antolatuko dute goizean. Arratsaldean, truke azokak beteko du plaza.

 

Domekan, Punterengo bertsolariak ariko dira pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, eta Unai Iturriagagaz batera Iker Zubeldia eta Arkaitz Ugartetxea mallabiarra ere ariko dira, Asier Ibaibarriaga gai-jartzailearen aginduetara.

 

Orraittio euskara elkarteak bertso saioaz gainera, Amaia Diaz de Monasterio dietistak maiatzaren 18an eskainiko duen hitzaldia prestatu du.  Dieta orekatua, osasuntsua, merkea eta aspertzen ez duena zelan egin azalduko du dietistak: “Ez da ezinezkoa ganoraz jatea, hau da, dieta orekatua jarraitzea gure bizimoduko ohiturak eta premiak aldatu barik”.

 

Kirola ere bai

Kirolak ere izango du bere lekua. Pilotari ugari ezagutzera emateko balio duen Biharko Izarrak IX. txapelketa antolatu dute eguenerako: 21:30ean, udal pilotalekuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!