EuskoTreneko autobusen ordutegi berriak, zerbitzua nabarmen kaltetu duela kritikatu du udalak. Orain arte Mallabitik ordu erdiro ateratzen ziren autobusak.
Mendarora zihoan bata, eta bestea Ondarrura. Apirilaren 16an ordutegi berria martxan jarri zutenetik, hogei minutuko tartean bi autobusek irtetzen dute herritik, eta beste 40 minutuan ez dago zerbitzurik Ermura, Eibarrera edo Mendarora joateko, azaldu dutenez. “Autobus guztien ibilbidea Mendaron bukatzen da eta Ondarroarainoko zerbitzua, guztiz kendu dute. Orain arte orduro geneukan kostaldera joateko aukera, orain, behin ere ez”.
Irtenbidea proposatu dute udalekoek, Ermutik hamar gutxitan irteten duena eta Ondarruraino laurden gutxitan doana, biak Mallabitik ateratzea. Bi autobusak Mallabitik abiatzen ziren, bidaiaririk hartu ez arren.