Datorren ikasturterako izena eman ahal da haurreskolan

Anboto 2012ko api. 29a, 08:39

Maiatzeko matrikulazioa martxan jarri dute haurreskolan. Maiatzaren 2tik 11ra bitartean 0 eta 2 urte arteko umeak haurtzaindegira eroateko izena eman daiteke. Behin betiko zerrendak uztailaren 12an ezagutzera emango dituzte

Maiatzeko matrikulazioa martxan jarri dute haurreskolan. Maiatzaren 2tik 11ra bitartean 0 eta 2 urte arteko umeak haurtzaindegira eroateko izena eman daiteke. Behin betiko zerrendak uztailaren 12an ezagutzera emango dituzte.

 

Esti Arrizabalaga hezitzaileak azaldu duenez, irailetik aurrera 2011n jaiotako umeentzako sei plaza izango dituzte, eta 2012koentzako zortzi. Hezitzailearen berbetan, haurtzaindegia beteta dagoen arren, momentuz ez dute leku arazorik izan: “Hainbat gazte etorri dira etxe berrietan bizitzera eta  ume kopuruak gora egin du azken urteotan”.

 

Ikasturte honetan, Mallabiko haurtzaindegian hiru hezitzaile ari dira, lanaldi osora, hamahiru ume zaintzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!