"Informazioa trukatu gura dugu, iritziak eta gomendioak jasotzeko"

Anboto 2012ko api. 22a, 08:56

Auzo batzarrak antolatu eta parte hartzeko deia egin du Udalak, hobetu daitekeena ezagutzeko

Auzo batzarrak antolatu eta parte hartzeko deia egin du Udalak, hobetu daitekeena ezagutzeko.

 

Mallabiko Udalak herritarrekin duen hartu-emana estutu gura du, eta auzo batzarrak antolatu ditu  auzoetako eta herriguneko bizilagunekin elkartzeko. “Informazioa trukatu gura dugu, herritarren iritziak eta gomendioak jasotzeko”, azaldu du Mila Mondragon alkateak, eta parte hartzera deitu du, herrian hobetu daitezkeen gauzak ezagutzeko eta, posible den kasuetan, ekintza zehatzak martxan ipini ahal izateko. 
Auzo batzarren bigarren erronda ko bilerak apirilerako eta maiatzerako deitu dituzte udal ordezkariek. 

  • Gerea eta longa
    Apirilaren 23an, 19:00etan
    Gereako elkartean
  • Goita
    Apirilaren 26an, 19:00etan
    San Juango elkartean
  • Areitio, Herrigunea, Osma
    eta Zengotita
    Maiatzaren 2an, 19:00etan
    Kultur Etxean
  • Berano Txiki, Berano Nagusi eta Arandoño
    Maiatzaren 3an, 19:00etan
    Artixe elkartean

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!