Argazkiak maiatzaren 15era arte aurkeztu daitezke.
Mallabiko Udalak I. Argazki Digitalen Lehiaketa antolatu du. Lehiaketan tokia izango dute Mallabian 2012ko udaberrian ateratako argazki guztiek: kale, paisaia, eraikin, monumentu, lorategi, erreferentziazko guneak eta abar.
Teknika askea izan daiteke, bakoitzak gura duen legez, zuri-beltzean nahiz koloretan. Argazkiak Mallabiko Kultur Etxean aurkeztu behar dira maiatzaren 15a baino lehen. Maiatzaren 20an, azoka egunean, aukeratutako argazkien erakusketa prestatuko dute frontoian. Sari banaketa eguerdian izango da. Irabazleak 250 euro eta Amaiur 2012 ikuskizuneko sarrera bi eskuratuko ditu. Bigarren sarituak, 150 euro eta sarrera bi jasoko ditu. Hirugarren saria jasoko duenak, berriz, 50 euro eta sarrera bi eroango ditu.