Ibaialde ikastolari laguntzeko 3.000 euro batu dituzte

Anboto 2012ko mar. 30a, 08:45

Sartagudako ikastolaren alde diru-bilketak eta Elkartasun Eguna antolatu dituzte hilabeteotan

Sartagudako ikastolaren alde diru-bilketak eta Elkartasun Eguna antolatu dituzte hilabeteotan.

 

Mallabiako herritarrek 3.000 euro eskuratu dituzte Ibaialde ikastolarentzako. Sartagudako ikastolari diru-laguntzak murriztu zizkion Nafarroako gobernuak eta egoera ekonomiko zailaren aurrean, Euskal Herri osotik elkartasun adierazpenak jaso zituzten. Mallabian ere hainbat ekimen antolatu dituzte: herritarren  talde bat hilabete hauetan dirua batzen aritu da, tabernetan itsulapikoak jarri eta baserririk baserri laguntza bonoak saltzen.

 

Ahalik eta laguntza handiena bildu guran, martxoaren 24an, herriko hainbat kultur elkartek udalagaz bat eginez Elkartasun Eguna antolatu zuten. Goizeko ekitaldietan herritar ugari bildu ziren. Triki-poteoaren osteko bazkari herrikoian, berriz, 150 lagun elkartu ziren. Bazkal ostean Ibaialde ikastolako guraso batek ikastetxearen egoera azaldu zuen, eta mallabiar guztiei esker ona adierazi zien. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!