Ibaialderen aldeko Elkartasun Eguna ekitaldiz beteta dator

Anboto 2012ko mar. 24a, 08:13

Sartagudako ikastolari laguntzeko egun osoko egitaraua prestatu dute

Sartagudako ikastolari laguntzeko egun osoko egitaraua prestatu dute.

 

Mallabiko kultur eta kirol elkarteak, beste hainbat eragilegaz eta udalagaz batera, Sartagudako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari laguntzeko Elkartasun Eguna antolatu dute gaurko. Nafarroako Gobernuak diru sarrerak murriztu dizkio, eta ikastolaren egoera ekonomikoa larria da.

 

Egitaraua 11:00etan jarriko dute martxan, umeentzako tailer eta jolasekin. Goizeko 11:00etatik 13:00etara spinning saioan parte hartzeko aukera eskainiko dute plazan. Bitartean, tonbola zabalik egongo da.
Bertso-poteoak 13:00etatik 14:30era herriko tabernak zeharkatuko ditu.

 

Eguneko ekitaldi nagusia bazkari herrikoia izango da, 14:30ean. Herriko kantekin girotuko dute bazkari ostekoa. Bitartean, haurrek horma-irudi erraldoi bat margotuko dute. Lan hori Ibaialde ikastolako ikasleei oparituko diete.

 

Arratsaldean, 17:00etan, haurrentzako herri kirolak antolatuko dituzte plazan. Eguna borobiltzeko The Frikis, The Mokers eta beste talde sorpresa batek kontzertua eskainiko dute. Egun guztian zehar Ibaialde ikastolako guraso elkarteko ordezkariek parte hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!