Ibaialderen alde, bazkarian parte hartzera dei egin dute

Anboto 2012ko mar. 15a, 09:08

Mallabiko kultur eta kirol elkarte guztiek, hainbat herritarrekin eta udalagaz bat eginez, Sartagudako (Nafarroa) Ibaialde ikastolaren aldeko Elkartasun Eguna antolatu dute martxoaren 24rako

Mallabiko kultur eta kirol elkarte guztiek, hainbat herritarrekin eta udalagaz bat eginez, Sartagudako (Nafarroa) Ibaialde ikastolaren aldeko Elkartasun Eguna antolatu dute martxoaren 24rako.

 

Eguneko ekitaldi nagusia herri bazkaria izango da, eta bertan parte hartzera deitu dute. Izena eman daiteke Kultur Etxean eta tabernetan. Bazkari ostekoa  herri kantekin girotuko dute. Bitartean, ekitaldian parte hartzen duten haurrek Ibaialde ikastolako ikasleei oparitzeko horma irudia margotuko dute.

 

Egitaraurako, tailerrak, jolasak, tonbola, bertso-poteoa, herri-kirolak eta kontzertuak prestatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!