Zuhaitz Egunera begira, landareak emango dituzte

Anboto 2012ko mar. 8a, 11:07

Martxoaren 12ra arte eskatu daitezke udalean

Martxoaren 12ra arte eskatu daitezke udalean.

 

Urtero legez, herritarrei zuhaitz landareak eskatzeko aukera eman die udalak. Datorren astelehenean, martxoaren 12an amaitzen da eskariak egin ahal izateko epea. Ondoren, herritar bakoitzak bere baserriko lurretan landatu beharko ditu landareok.

 

Bestalde, udalak Arteta baselizaren inguruetan 50 pago eta beste 50 haritz landatzeko aprobetxatuko du Zuhaitz Eguna.

 

Bizkaiko herriek martxoan ospatzen duten Zuhaitz Egunean, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak guztira 29.100 zuhaitz banatuko ditu 92 herritan. Egun hori aprobetxatu gura dute espezie hostozabalen balioa berreskuratzeko, bereziki bertako espezieena. Haritz, pago, urki, astigar, lizar eta gereziondoak birlandatuko dituzte.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!