Martxoaren 24an tonbola antolatuko dutela-eta herritarren laguntza eskatu du Mallabiko Udalak.
Ibaialde ikastolak egoera ekonomiko larria bizi du, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak murriztu eta gero. “Euskararen aurkako beste eraso bat da”, azaldu dute Mallabiko udal arduradunek.
Mallabitik ikastolari laguntza eta bultzada ekonomikoa eman guran, martxoaren 24an Elkartasun Eguna antolatuko dute. Ekimenean herriko kultur talde eta eragileek parte hartuko dutela aurreratu dute udal arduradunek.
Egun osoko egitaraurako prestatzen diharduten ekintzetako bat tonbola da. Herritarrei etxean dituzten arropa, bitxi... edozein material Kultur Etxera eramateko eskaera luzatu diete, martxoaren 22a baino lehenago. Batutako diru guztia Ibaialde ikastolari emango diote.