Mallabiko Udalak jakinarazi duen moduan, Longaburu menditik norbere erabilerarako pago-egurra lortzeko aukera daukate herritarrek egunotan.
Egurra eskuratzeko egin beharreko lan guztiak, baina, interesa daukaten herritarrek eurek egin beharko dituztela azaldu du Mila Mondragon alkateak. Moztea, garraiatzea, jasotzea eta abar herritarren ardura izango dira, beraz.
Egurra eskuratzea gura duten herritarrek Mallabiko udal bulegora hurreratu eta izena eman beharko dute, otsailaren 13tik 24ra bitartean.