Egitarau zabala osatu dute Udalak eta Mallabiko kirol eta kultura elkarteek inauterietan. Bihar, 16:30ean, umeentzako jolasak eta txitxiburduntzia eskainiko ditu Guraso Elkarteak, ondoren Trabaku Goikoan txokolate-jana egingo dutelarik.
Otsailaren 17an, berriz, Izar Gorri elkarteak herrian zehar mozorrotuta trikipoteoa egiteko deia egin du. Mozorrotzeko ipini duten gaia Apirileko Feria da.
Egun berean, baina iluntzeko 21:30ean, pilota partida erakargarria izango da: Mikel Goñi eta Olalde, Berasaluze IX.a eta Aldaperen kontra.
Otsailaren 21eko martitzen arratsaldean Lotxo taldearen musikak girotuko du pilotalekua; ondoren, mozorro lehiaketa egingo dute. Lehiaketa adinaren arabera antolatu dute. Horrela, 12 urtetik gorakoek 200 eurora arteko sariak lor ditzakete.