Mallabiko Udala lanean hasi da eskolako obrak amaitzeko gelditzen den zatian. Lanok finantzatzeko inbertsioaren %60 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bere gain hartuko du. Eskolako leiho guztiak konpontzea da udalaren asmoa.
Udan hasi gura dituzte lanok, ikasturtea amaitzerakoan, eskolako jarduna ez oztopatzeko. Aurreko urteetan ere udan egin dituzte konponketak.
Argiteria
Eskolako argiteria aldatzeko beste diru-laguntza bat eskatzeko asmoa du udalak. Agenda 21eko irizpideei jarraituz, kontsumo txikiko argiztapena ipini gura dute eskola barruan zein inguruan, Mila Mondragon alkateak azaldu duenez.