Erregistroak euskaraz egiteko aukera Bake Epaitegian

Anboto 2012ko urt. 27a, 08:50

jaiotza-erregistroa, ezkontza-erregistroa eta heriotza-erregistroa euskaraz egin ahalko dute mallabitarrek. Udal ordezkariek diotenez, \'azkeneko 20 urteotan hainbat herritar eta eragilek erregistroa euskaraz egin ahal izateko borrokatu dute. Zerbitzu hori euskaraz jaso ahal izango dute orain\'.

Jaiotza-erregistroa, ezkontza-erregistroa eta heriotza-erregistroa euskaraz egin ahalko dute mallabitarrek. Udal ordezkariek diotenez, “azkeneko 20 urteotan hainbat herritar eta eragilek erregistroa euskaraz egin ahal izateko borrokatu dute. Zerbitzu hori euskaraz jaso ahal izango dute orain”.

 

Mila Mondragon alkateak azaldu duenez, Inforeg izeneko aplikazio informatiko bategaz dokumentu horiek euskaraz beteko dituzte Mallabiko Bake Epaitegian. Erregistroko agiriak euskaraz egin gura dituenak zalantzaren bat izanez gero, UEMAko 94 627 9195 telefono zenbakira deitu dezake gaiaren inguruan informazio gehiago eskuratzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!