Astelehenean ekingo diote frontenis txapelketaren bosgarren edizioari. 36 parte-hartzailek izena eman dutela ezagutzera eman du Juan Carlos Perez antolatzaileak. Azaldu duenez, jokalariak hiru mailatan sailkatuko dituzte.
Partidak astelehenetik eguenera jokatuko dituzte Mallabiko pilotalekuan, arratsaldeko 18:30etik 21:00era, maiatzaren erdialdera arte. Aurten liga sistema jarriko dute martxan, beraz, datorren urtera begira igoerak eta jaitsierak egongo dira jokalarien emaitzen arabera. Irabazleendako udalak emandako txapel eta garaikurrak izango dira.
Ekainean frontenis maratoia antolatuko dute, bakarka eta bikoteka.