Tindufeko errefuxiatu kanpamenduan (Aljeria) dirauten saharauiendako elikagaiak bidaltzeko kanpainagaz bat egin du udalak.
Pasta, azukrea, arroza, lekak, sardinak eta konpresak dira aurtengo aldirako ekimenaren bultzatzaileek eskatu dituzten produktuak. Elikagaiak udaletxera eraman daitezke, urtarrilaren 25era arte.
Mallabiko Udalak Durangaldeko elkartasun karabanagaz 2003an bat egin zuen, herri saharauiari laguntza bidaltzeko helburuagaz. Durangaldean batutako laguntzaz gainera, Euskal Herri osoan biltzen dituzten produktuekin abiatuko da karabana, otsailean, errefuxiatu kanpamenduetara.