Mallabiko Udalak datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ditu. Aho batez hartutako erabakia izan da.
Tasak, orokorrean, %2 igoko dituzte 2012an. Zaborra %5 igoko dute, “Debabarreneko Mankomunitateak igoera hori aurreikusi duelako”, Mila Mondragon alkateak azaldu duenez. Ibilgailuen zerga ere %2 igo dute.
Kiroldegiko tasak ere igo egingo dituzte herritar guztientzat, eta igoera hori nabarmenagoa izango da Mallabian bertan erroldatuta ez daudenen kasuan. Hala ere, urteko kuotaz aparte, sei hilabeteko kuota ordaintzeko aukera eskainiko dute hemendik aurrera.