Mallabiko Jasokunde eta Mendibil abesbatzek Mikel Laboaren omenezko kontzertua antolatu dute abenduaren 16rako. Abesbatzen kontzertua gaueko 22:00etan izango da pilotalekuan.
Laboaren kantekin prestatu duten emanaldian beste hainbat musikarik parte hartuko dutela azaldu dute antolatzaileek; Mallabiband taldea, Andere Astigarraga trikitilaria, Iñar Sastre pianojolea, Ruben albokalaria, Markinako txalapartariak eta Luken eta Unai dantzariak.
Iratxe Uribelarrea kontzertuaren antolatzaileetako batek azaldu duenez, musikariek abesten duten bitartean Damaris Pan margolari mallabitarrak Mikel Laboaren aurpegia marraztuko du. Sarrera doan izango da.