Mendi duatloi zirkuituko azken aurreko proba domekan Mallabian.
Domekan, 11:00etatik aurrera, aurten sortu duten Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko zazpigarren proba lehiatuko dute Mallabian. Ondoren, Zallakoa bakarrik geratuko da zirkuitua amaitzeko.
Ekimena duatloiaren munduko hainbat elkarteren elkarlalanagaz eraman dute aurrera, baina herriz herriko lasterketak herrietako elkarte eta eragileen lanaren ondorio dira. Mallabian herri ekimenaren bitartez antolatu dute: “Mendiz inguratuta gaudenez, beti izan dugu mendi lasterketa antolatzeko gogoa, eta proposamena heldu zitzaigunean gogo handiz hartu genuen. Mallabitar askok parte hartu du antolaketa lanetan”, azaldu du Xabat Areitoaurtenak.
Gaztetxoen duatloia plazan
Gaztetxoei begirako duatloia ere prestatu dute. Plazan egokitutako karpan korrika egiteko zinta eta bizikleta estatikoa ipiniko dituzte, eta hantxe erabakiko dute gaztetxoen artean txapelduna nor den.