Osmatik eskolarako bide zatia konponduko dute

Anboto 2012ko uzt. 22a, 09:06

Hainbat istripu gertatzen dira bide horretan

Hainbat istripu gertatzen dira bide horretan.

 

Osman hasi eta Ermura arte doan bideak konponketa urgentea behar duela-eta, Aldundia eta udala hainbat bider batzartu dira azken urtebetean. Istripu asko  gertatzen diren errepidea denez (aste honetan bertan pertsona bat hil da), irtenbideren bat bilatu gura izan du udalak. Hala ere, foru errepidea da eta lanak Aldundiaren ardura dira. Egoera honen aurrean, Aldundiak Osmatik eskolaraino doan  zatia konpontzea erabaki du, udalak espaloia konpontzeko eta argiteriaren kanalizazioa egiteko lankidetza eskaintzen badie.

 

Eskolatik Osmara arteko errepide zatiari ez diote oinezkoentzako  biderik egingo, nahiz eta udalak beharrezkotzat jo. Herrigunetik Ermura (Microdeco) doan bide zatia, hurrengo proiektu baterako utziko dute. Obrak udazkenean hastekoak dira, baina eskolatik behera doan espaloia, abuztuan egiteko asmoa dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!