Trikitixa eskolakoek Jasokunde eta Mendibil abesbatzekin batera parte hartuko dute.
Zapatuan Mallabian musika emanaldia eskainiko dute Jasokunde eta Mendibil abesbatzetako kideek, Santa Zezilia eguna ospatzeko asmoz. Hitzordua Andra Mari elizan jarri dute, azaroaren 19an, 20:00etan. Kontzertuan trikitixa eskolako kideek ere parte hartuko dutela ezagutzera eman dute antolatzaileek. Beraz, trikitixa ikasten dabiltzanek jendaurrean kontzertua emateko aukera izango dute.
Musika emanaldiaren ondoren, Mallabiko Orraittio euskara elkarteak gaiztainerrea antolatuko du. Eguraldi ona egiten badu, gaztainak plazan banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Eguraldi txarra badago, berriz, elizpean elkartuko dira.