El Corte Inglés saria 17:00etan eta 22:00etan izango da.
Idi proben Bizkaiko Txapelketako finala, XXXVI. El Corte Inglés Saria , probalekuan jokatuko dute zapatuan. Hitzordu bi ipini dituzte, arratsaldeko 17:00etan eta gaueko 22:00etan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “atera litezkeen etekinak gizarte, ongintza, kirol edo kultura arloko lanetarako izango dira”.
Seitik baterako puntuak batuta, Bizkaiko hamazazpi probalekutan lortutako sailkapenaren arabera, urtarrilean Berrizen hasi eta azaroan Gernikan amaituta, Ecomet, Txomin Renteria, J. Luis Biritxinaga, Mendipe eta Mikel San Pelayo izango dira finalean parte hartuko dutenak. Proba Bizkaiko Herri Kirol Elkarteak antolatu eta kontrolatuko du, Leioako antolatzaileen laguntzagaz.