Ibai Lagun 2011, Deba eta Ego ibaiak berreskuratzeko

Anboto 2011ko aza. 4a, 08:29

Azaroaren 6an Deba ibaia garbitzeko lan-saioa antolatuko dute Mallabiko boluntarioekin

\"\"Azaroaren 6an Deba ibaia garbitzeko lan-saioa antolatuko dute Mallabiko boluntarioekin.

 

Bizigura, Deba eta Ego ibaiak berreskuratzeko eta balioa emateko programa integralaren barruan, Debegesako Garapen Jasangarriko departamentuak Ibai Lagun ekimena jarri du martxan.  Ibaiarekiko eta bere natur balioarekiko sentsibilizazioa sustatzeaz gainera, eskualdeko herritar guztien partaidetza du helburu, boluntarioen lanagaz.

 

Programa honegaz espezie inbaditzaileen identifikazioa egin eta Deba ibaia garbitzeko I. Jardunaldiak antolatuko dituzte.

 

Azaroaren 6an, Deba eta Ego ibaiak garbitzeko lan-saioak antolatuko dituzte Eibar, Mallabia, Ermua eta Soraluzen. Goizeko 10:00etan erreka garbitzen astea da asmoa, eta ondoren diploma banatu eta mokadutxoa banatuko diete. 14:00etan amaituko dute lan-saioa. Herritarrei boluntario moduan izena emateko deia egin diete.

 

Azaroaren 13an Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun garbituko dute. Espezie inbaditzaileak aurkitzen laguntzeko deia ere egin dute. Cortaderia selloana, Buddleja davidii eta Fallopia japonica dira errotik kendu gura dituzten espezieak. Herritarrek 943820110 telefonora deitu dezakete edo riodeba@debegesa.com-era idatzi.

 

Parte-hartzaileen artean mendiko GPSa eta Flycha ikusteko bi pertsonendako bisita itsasontziz (Euskal kostaldeko Geoparkearen eskutik) zotz egingo dituzte.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!