Lumagorri oilasko pintxoak banatuko dituzte urriko jaietan

Anboto 2011ko urr. 28a, 09:29

Gaur, 16:30ean, umeentzako tailerrak egingo dituzte eskolako frontoian. 18:00etan, txupinazoa jaurti eta enkarteladan batuko dira. Elizpeko pilota txapelketako finala 19:00etan jokatuko dute

Gaur, 16:30ean, umeentzako tailerrak egingo dituzte eskolako frontoian. 18:00etan, txupinazoa jaurti eta enkarteladan batuko dira. Elizpeko pilota txapelketako finala 19:00etan jokatuko dute.

 

Tabernetan  bertso-poteoan Beñat Ugartetxea eta Gorka Imazek abestuko dute. Lumagorri oilasko pintxoak jateko aukera eskainiko dute, 1,50 euroren truke. Erromeria Trikileku taldeak girotuko du.

 

Zapatuan, 16:00etan, umeendako olinpiadak antolatuko dituzte. Gauean, Gatibu, KOP, Zain eta Esne Beltza taldeek kontzertua eskainiko dute.

 

Domekan, meza ondoren, pilota partidak jokatuko dituzte. Arratsalderako, mus, tute, asto eta  briska txapelketa antolatu dute. Aizkolarien erakustaldia eta txokolatada plazan izango dira.  J.G.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!