Gatibu, KOP, Zain eta Esne Beltza rock taldeek kontzertua eskainiko dute urriaren 29an.
Mallabiko urriko jaiak atejoka dauzkagu. Urriaren 28an, 16:30ean, umeentzako tailerra izango da, eskolako frontoian, guraso elkarteak antolatuta. Txupinazoa 18:00etan jaurtiko dute, eta enkarteladan batuko dira. Elizpeko pilota txapelketaren finala 19:00etan jokatuko dute. Tabernetan egingo duten bertso-poteoan Beñat Ugartetxea eta Gorka Imaz izango dira bidelagun. Oilasko pintxoak afaltzeko aukera egongo da 21:30ean, Lumagorriren eskutik –txartela 1,50 euro–, eta erromeriak girotuko du gaua, Trikileku taldeagaz, plazan.
Urriaren 29an, arratsaldeko 16:00etan, umeedako olinpiadak prestatuko dituzte. Gauean, berriz, Gatibu, KOP, Zain eta Esne Beltza taldeek kontzertua eskainiko dute.
Urriaren 30ean, meza ondoren, gaztetxoen pilota partidak jokatuko dituzte. Arratsaldean, mus, tute, asto eta briska txapelketak jokatuko dira tabernetan. Aizkolaien erakustaldia eta txokolatada plazan izango dira.