Ikastaroa ematen dihardute Kultur Etxean urriko martitzenetan, eta izena emateko aukera dago.
Mallabiko emakumeendako ahalduntze ikastaroak martxan jarri dituzte Kultur Etxean. Antolatzaileek azaldu dutenez, hainbat esparrutan emakumeak ahalduntzea da helburua. Ongizate Sailak adierazi duenez, ikastaro honetan ahalduntzeko erabiliko duten tresna da programazio neurolinguistikoa.
Lehenengo saioa urriaren 4an antolatu zuten, eta urriko hurrengo martitzenetan ere eskainiko ditzute; hau da, urriaren 11n eta 18an. Eguerdiko 14:15an ikastaroa martxan arri eta ordu eta erdiko saioak izango dira. Antolatzaileen berbetan, hitzordu batera joan ez denak ere aukera dauka Kultur Etxera gerturatu eta ikastaroan parte hartzeko.