UEMAn izan duen ordezkaritza uztea erabaki du EAJk

Anboto 2011ko urr. 6a, 09:18

Itziar Garitagoitia zinegotziak UEMAko kargua uztea erabaki dute jeltzaleek asanbladan

Udalak ordezkari bi izan ditu UEMAn, Ezker Abertzalekoa bata eta EAJkoa bestea, 2008an Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu zenetik. Legegintzaldi honetan, Bilduko eta EAJko ordezkariak aukeratu dituzten arren, EAJk asanbladan uztea erabaki duela azaldu dute azken plenoan.


Itziar Garitagoitia EAJko zinegotzia izan da UEMAko ordezkaritzari ezetza eman diona.“Aurrerapausua eman da normalizazio instituzional eta politikoan. Bildu ere hor dago instituzioetan. Badaude instituzioetan euskara bultzatzeko tresnak eta horiei lan egin eragin behar diegu”. Ordenantzak eta helburuak onartuta daude, baina “pauso gutxi” eman direla dio: “UEMAn egonda dena ez dago eginda. Asmatu behar duguna da erdaraz bizi diren elebidunak euskarara erakartzen”.


Ezker Abertzalek azaldu duenez, “1985 urtean Euskararen Legea martxan jarri arren, gaur egun oraindik ere zonalde euskaldunetan euskaldunen hizkuntza eskubideak hurratzen diren testigu gara”. Hau “saihestu” gura dute UEMAgaz, gaineratu dutenez: “Teknikariak eskaintzen ditu erabilera planak aurrera ateratzeko eta diseinatzeko, administrazioko ikastaroak eskaintzen ditu, Kultur Elejiran parte har dezakegu...”. Eusko Jaurlaritzak bere tresnak izango dituela euskararen alde egiteko diote, baina udalak bereak sortu behar dituela:  ”Hau izan da Mallabian egin dena azken hiru urteetan”, adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!